Irakurtzearen garrantzia
Praktikaldietako
esperientziak ikasleen artean gabezia orokor bat dutelako ikusteko
aukera eman dit eta hori irakurketaren atala da, batez ere euskaraz.
Ziklo ezberdinetako klaseetan liburu ezberdinak irakurri dituzte eta,
ez dakit liburuaren aukeraketagatik edota motibazio faltagatik izan
den. Kontua da, arazo bat ikusi dudala eta horri aurre egitea
gustatuko litzaidakeela.
Nire ustetan, arazoetako
bat irakurmena azterketarekin lotzea izango litzateke. Ikasleak
irakurketarekin hasten direnean azterketa daukate buruan eta horrek
ez du batere laguntzen irakurketa bat gozatzerako orduan. Horregatik,
ondorengo parrafoan azterketaz beste eratako jarduerak edo ekintzetaz
arituko naiz irakurketa sustazeko asmoarekin.
Batetik, tertulia
literarioak oso jarduera interesgarria iruditzen zait ikasleen artean
ahozkoa lantzeko eta euren artean errespetuz eta gogotsu liburuan
agertzen diren ideia garrantzitsuetaz aritzeko. Beste alde batetik,
booktrailerrakn ere oso tresna erabilgarria iruditzen zait. Izan ere,
liburua irakurtzeaz gain IKT tresnekin jolasteko aukera ematen die
edota beste ikasgaiekin lotzeko aukera, alegia. Bukatzeko, ikasle
bakoitzak baditu bere ezaugarri positiboak eta hoiek bultzatzea oso
ideia ona iruditzen zait. Hau da, norbaitek gitarra jotzen badu eta
beste batek abestu, kanta bat egin dezakete liburuaren inguruan edota
norbaitek ondo marrazten badu komiki bat. Azkenean, ikasleengan
motibazioa piztu behar da eta horrelako ariketek laguntzen dutela
iruditzen zait.
Laburbilduz, irakurketa bultzatzen jarraitu behar dugula iruditzen zait eta horretarako jarduera eta ekintza ezberdinak daudela ikusi dugu. Beraz, erabil ditzagun eta has gaitezen gure ikasleei irakurketak duen magia eta xarma erakusten.
Comentarios
Publicar un comentario